ORDUTEGIA
Zer da Txiki Txoko?
Ekimen hau laguntza psiko-hezitzailea eta soziala eskaintzean datza prozesu migratzaileetan murgildurik dauden emakumeei, euren seme-alabekin kontziliatzeko alternatiba bat eskaintzen zaien aldetik modu berean. Emakume hauen ahalduntzea sustatzen saiatzen gara, ahal duten heinean euren bizitzen jabe izan daitezen eta euren bizitzen kontrola eduki dezaten, modu kontziente batean erabakiak hartzeko, emakume etorkin hauen bizitza sozialaren aspektu guztietan sarbidea, parte hartzea eta inplikazioa errazten den heinean.
Gaur egun 50 bat emakume etorkinek osatzen dute taldea, euren seme-alabekin. Gehiengoa ama bakarreko familiak dira, nahiz eta zainketa lanak egiten dituzten aitek ere ateak irekiak dituzten eta eurekin ere esku hartzeak burutzen direlarik edota informazio eta orientazioa eskaintzen zaielarik. Hala ere, emakumeengan jartzen da fokua.
Gure Helburua
- Entzute aktiboa eta enpatia gailentzen diren jarrera bat edukitzea eta bultzatzea, harreman positibo bat sortuaz modu honetara emakume eta profesionalen artean.
- Orainaldian dituzten aukera errealetan zentratu emakumeek behar dituzten aldaketak, iragana onartzen gestionatzen irakasten den bitartean, etorkizunak beldurra eragin ez dezan.
- Aldaketarako trebetasunetan eta gaitasunetan eta beraien hobekuntzan konfiantza erakustea eta hau transmititzea, trebetasun eta gaitasun hauek goraipatzen eta azpimarratzen direlarik etengabe.
- Emakumeentzat arazotsuak diren egoerak atzematea eta aldaketarako eta soluzioarako desioa adierazten dutenak ere.
- Emakume bakoitzaren berezitasuna indartzea eta heziketan segurtasuna sustatzea.
- Aisialdiak duen garrantzia eta sare sozial bat edukitzeak duenak ere baloratu dezaten saiatzea.
Zein jarduera burutzen dira?
Programak honako zerbitzu hauek eskainatzen ditu:
Akonpainamendu zerbitzua:
Akonpainamendu psiko-hezitzaileko zerbitzua: Prozesuan akonpainamendu eta laguntza pertsonala eta indibiduala eskaintzen da, arreta psiko-hezitzailea, emakume izateagatik eta proezu migratzailearen ondorioz emozionalki sorturiko ondorio negatiboak sahiesten edota hauei aurre egiten orientazioa jasotzean datza. Errekurtso publiko zein pribatuetara deribazio ezberdinak egiten dira ere.
Kontzilazio zerbitzua:
TXOKO deituriko kontzilazio zerbitzua: Adin txikiko haurrei, jaio berriei kasu gehienetan, orientaturiko kontziliazio zerbitzu bat eskaintzen zaie amei, emakumeak lanera joan ahal izateko edota euren txertatze prozesurako bestelako jardueretara joan ahal izateko. Kontzilaizio Agentzia baten modura ere, emkume bakoitzari, modu indibidual batean, kontziliazio erantzun bat ematen zaio aspektu honetan komunitatean dauden errekurtsoen ezagutza eta koodinazioaren bitartez, lan jarduetara edo formakuntza jarduetara joan ahal izateko.
Aisialdi zerbitzua: LOREAK
LOREAK. Elkartze eta Aisialdi zerbitzua : Aisialdi eta jarduera parte hartzaile ezberdinak eramaten dira aurrera emakume hauekin, alde batetik, bizi diren ingurua eta baita harrera herrialdeko kultura ere ezagutzera emateko. Bestalde, erlaxatzeko eta egunerokotasunetik ateratzeko, beraientzat denbora bat edukitzeko, onuragarriak dira jarduera hauek, euren sare soziala handitzen delarik eta isolamendua ekiditen delarik modu honetara, harreman berri eta positiboak eraikiaz.
Bolondresen zerbitzua:
Bolondresen gestioa, segimendua eta orientazio zerbitzua: Proiektu honetako emakumeen lan- eta familia- kontziliazioari laguntzen eta honi erantzuna ematen parte hartzen dute bolondresek. Berebiziko garrantzia dute proiektuan, izan ere, harrera kulturaren eta emakume bakoitzaren kulturaren artean ezagutza trukaketa bat ematen da, honek emakumeen integrazioa eta herrialde berriko eta kultura berriko ezagupena errazten duelarik. Komunitate sare garrantzitsuak bilakatzen dira bolondresak emakume hauen bizitzetan.
Zeini dago bideratuta?
Bazterketa arriskuan dauden seme alabak dituzten emakumei dago bideratua zerbitzua, kasu gehienetan, emakume etorkinak direlarik. Ahultasun egoeran dauden emakumeak dira, adin txikiko haurrekin edota haurdunaldi egoeran aurkitzen diren emakumeak, euren jatorrizko herrialdeetan zorrak dituztenak eta kasu batzuetan jatorrizko herrialdeetan seme-alabak dituztenak. Lan baldintza eta lan egoera oso txarrak dituztenak, batzuk erregularizazio prozesuan, familia hausturarengatik dolua pasatzen ari diren emakumeak, deserrotze egoeretan, kultura talka bat bizitzen ari direnak eta sozialki sare eta erlazio faltan daudenak.
Lantzen diren helburuak:
Ahalduntzea sustatu
Ahalduntzea sustatu, euren bizitzen jabe izan daitezen prozesu migratzailean eta euren integrazioan. Emakume hauei laguntza eskaintzen zaie alor emozionalean, konkretuki migrazioarekin loturiko ibilbidean: familia- hausturan eta elkartzean, harreman transnazionaletan eta migrazioaren zergaitietan. Errekurtso sozialak ezagutzen dira, hauetara sarbidea izan dezaten. Migrazio ibilbidearen, genero baldintzatzailearen, dolu eta familia galtzearen aspektuen inguruko hausnarketa eta barneratze espazio bat izan dezaten bultzatzen da. Gaitasun eta ahalmenak indartzen saiatzen gara eta errekurtsoen informazioa zein sarbidea bermatzen da.
kontziliazioa bermatu
Zainketaren eta umeen arretaren kontziliazioa bermatzea, emakumeei errekurtso sozialei,, osasunezkoei eta kulturalei denbora eskaini diezazioten errazten, euren integrazio sozial eta lanekoan prozesu indibidual eta pertsonalizatu bat garatu ahal izateko. Amatasunean eta haurdunaldian laguntza eta akonpainamendua ematen zaie emakume hauei, segurtasuna eta babesa eskainiaz. Zainketaren eta haurren heziketaren inguruko kezkei eta galderei erantzuten zaie, behar duten orientazioa eta informazioa jasoaz: atxikimendu erlazioan, osasun-, janari-, segurtasun -, garbitasun-, lo- ohituretan, etab.
Babeseko sare sozial bat eraiki
Babeseko sare sozial bat eraikitzea emakume bakoitzaren inguruan, laguntza sozialaz, emozioanalaz eta instrumentalaz bermatzen diena, bereziki bolondresen aldetik eta proiektuko beste emakumeen aldetik ematen dena. Harrera kulturaren eta ohituren baloreen ezagupena eta transmisioa ematen da, gure kasuan, Euskal Herriko kultura eta tradizioarena bolondresen aldetik.
Bolondresen dinamizazioa
Bolondresen gestioa eta dinamizazioa. Parte hartze soziala sustatzea bolondresen perfilaren bitartez, emakume hauen eta haur hauen integrazioa sustatuaz modu honetara eta azken bi hauen errealitatea eta ahultasun egoerak ezagutzera emanaz.
Programa honek hainbat zerbitzu osagarri eskaintzen eta horietara bideratzen ditu emakumeak, baita euskarri sozial ezberdinak eskaini ere, bizitza sozialerako aspektu guztietara sarbidea errazteko: laguntza emozionala eta euren seme alaben zainketarako errekurtso ezberdinak bilatzen dira beraiek alor sozialean eta lan alorrean txertatzen joateko, edo euren bizi kalitatea hobetzen dituzten formakuntza ezberdinak egiteko. Guzti honekin, emakume hauen isolamendua leuntzen saitazen gara, komunitate erreferente ezberdinak eskainiaz, harrera herrialdeko pertsonekin harreman berriak eraikiaz, bolondresek osaturiko sare baten bitartez eta programako beste parte hartzaileen bitartez.