Arrats Elkartea

BALIABIDE SOZIALA ETA JURIDIKOA


Logotipo de Arrats

ARRATS elkartea, 1999. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea, bazterketa eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeratan bizi ziren lagun batzuen eta euren senitartekoen kezkaren ondorioz sortu zen.

Bazterketa-egoera horiei erantzun bat emateko asmoz, ondorengoa egiten hasi ginen: esku-hartzeak, segizioak eta gizarte-sentsibilizazioa. Horien helburua zen zaurgarritasun-egoerak salatzea eta eskatzea giza eskubideak eta eskubide sozialak errespeta diezazkietela, batez ere espetxean izandako pertsonei.

Faktore askoren ondorioz sor daitezke bazterketa, zaurgarritasuna, berdintasunik eza eta gizarte-diskriminazioa:  buruko gaitzak, familia-baldintzak, generoa, gizarte-ingurunea… Era berean, asko eta asko izan daitezke bazterketa eta estigmatizazioa jasan dezaketen kolektiboak: etxerik gabeko pertsonak, drogaren mende daudenak, prostituzioan dihardutenak, migranteak, indarkeria matxista jasandakoak… Urte hauetan guztietan, Arratsek hainbat egitasmo eta programa zehatz garatu ditu, kolektibo horiek guztiek bizi dituzten bazterketa-egoera desberdinei aurre egiteko.

Bakoitzari egokitutako esku-hartzea lantzen dugu gure elkartean, ikuspegi psikosozialean oinarrituta: oinarrizko beharrak aseko direla bermatzea, arlo guztietarako aholkularitza, laguntza… Horren guztiaren bitartez, dituzten kalteak eta arriskuak gutxitzen saiatzen gara.

Arratsen ustez, ezinbestekoa da sustatzea erabiltzaileen eta teknikarien ahalduntzea. Horretarako, batetik, erabiltzaileekin sendoki lantzen dugu nork bere egoeran eta bizitza-proiektuan eragin dezakeelako ideia, eta euren gaineko kontrola har dezaketela; bestetik, teknikariei laguntzen diegu sinesten euren lanak baduela fruiturik eta eraginik gizarte-bazterketan, eta saiatzen gara elkartearen gardentasunean eta barne-kudeaketan inplikatzen.

BALIABIDE SOZIALA ETA JURIDIKOA


Logotipo de ArratsARRATS elkartea, 1999. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea, bazterketa eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeratan bizi ziren lagun batzuen eta euren senitartekoen kezkaren ondorioz sortu zen.

Bazterketa-egoera horiei erantzun bat emateko asmoz, ondorengoa egiten hasi ginen: esku-hartzeak, segizioak eta gizarte-sentsibilizazioa. Horien helburua zen zaurgarritasun-egoerak salatzea eta eskatzea giza eskubideak eta eskubide sozialak errespeta diezazkietela, batez ere espetxean izandako pertsonei.

 

 

ELKARTEAREN HELBURUAK

  • Kolektibo hauen diagnostikoa, prebentzioa, artapena, erabateko birgizarteratzea eta euren eskubideen defentsa: babesgabe daudenak, gizarte-bazterketan daudenak edo halako arriskua dutenak. Indar berezia egingo dugu kartzelan dauden pertsonekin edo egoteko arriskua dutenekin, eta prostituzioan dihardutenekin.
  • Gizarte-eskubideak, eskubide zibilak, ekonomikoak, politikoak, osasun-eskubideak, lege-eskubideak, kulturalak zein beste edozein eskubide pertsona guztientzat berdinak direla defendatzea, edozein lekutan edo arlotan. Horrez gain, eskubide horiek aitortuta ez daudenean edota urratuak direnean, bete daitezen bermatzea.
  • Aurre egitea diskriminazioei, bazterketei, marjinazioei edo intolerantzia-ekintzei; direla gizarte-arrazoiengatik, ideologiagatik, sexuagatik, kultura-arrazoiengatik, erlijioagatik, hizkuntza-arrazoiengatik, edo beste edozein arrazoirengatik.
  • Artatutako pertsonen bizitza-kalitatea hobetzea, euren oinarrizko beharrak bermatuko zaizkiela bilatuta (baita osasun fisikoa eta burukoa ere).
  • Gizarte-sentsibilizazioa.
  • Bitartekaritza eta gatazkak konpontzeko moduak bultzatuko dituzten egitasmoak eta ekintzak sustatzea eta egitea, ondorengo arloetan gauza daitezkeenak: familian, arlo penalean, espetxean, komunitatean, kulturarteko arloan, lan-arloan eta enpresa-arloan.
  • Biktimarekiko arreta sustatzea eta biktimizazio sekundarioa saihestea.
  • Delitua eta gizarte-bazterketarako arriskua saihestea.
  • Familiekiko arreta.
  • Bazterketa-egoeran dauden edo horretarako arriskua duten bestelako kolektiboekiko arreta: gazteak edota adin txikikoak, desgaituak, buruko gaitzak dituztenak, migratzaileak, adinekoak, eta abar.
  • Emakumeekiko berariazko arreta (bortizkeria matxista, bazterketa, prostituzioa, etab.).
  • Gizarte-sareak sortzea eta erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza bultzatzea, elkartearen helburuak lortzeko.
  • Elkartearen helburuekin lotutako arloen gaineko ikerketa, prestakuntza eta informazioa bultzatzea.

GIZARTE SENTSIBILIZAZIOA

PREBENTZIO PROGRAMAK

GIZARTEAREN ALDEKO PROGRAMAK

ARRETA

Hauek dira elkartearen lan-ildo nagusiak:

  • Prebentzioa

  • Arreta

  • Gizarteratzea

  • Gizarte-sentzibilizazioa  

MISIOA

Egun nagusi den gizarte-eredua eraldatzea bilatzen duen elkartea da ARRATS, izaera sozialekoa, laikoa eta irabazi asmorik gabekoa. Bere helburua da pertsonen giza eskubideak eta eskubide sozialak ez daitezela urratuak izan, eta eskubide horiek herritar guztiei bermatzea. 

Horretarako:

  • Gizarteratze-prozesuak ahalbidetzen ditu, proiektuen eta programen bitartez
  • Esku-hartzerako metodologia berrien alde egiten du, gizarte-bazterketaren eta genero-desberdintasunei aurre egiteko eraginkorrak izango direnak
  • Erabiltzaileen autonomia, parte-hartzea eta berdintasuna bultzatzen du, zeinak gizarte-bazterketan dauden edo egoteko arriskua duten
  • Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetzan, gizarte-sareak sortzea eta koordinatzea bultzatzen du, gizarte justuagoa eta integratzaileagoa lortzeko

Your content goes here. Edit or remove this text inline or in the module Content settings. You can also style every aspect of this content in the module Design settings and even apply custom CSS to this text in the module Advanced settings.

IKUSPEGIA

Erreferente izan nahi dugu gizarte-bazterketa jasaten duten edo jasateko arriskua duten pertsonen eskubideen defentsan. Horretarako, saihestuko dugu eta lagunduko horietako inor ez dadin gera behar duen arretarik gabe; eta zehar-lerro izango ditugu generoa, kultura, dibertsitatea (baita funtzionala ere), jasangarritasuna eta gizarte-desberdintasunak. 

BALIOAK

Gizatasuna. Nork bere balioa du.

Gizarte-justizia. Pertsona guztiok daukagu  erabateko eskubidea baliabideak eskuratzeko, erabiltzeko eta beraietaz gozatzeko; eta eskubide horiek ezin dira egon ustezko ongintzaren edo karitatearen arabera.

Gizarte-erantzukizuna. Pertsonon oinarrizko eskubideen defentsa aldarrikatzea, direla hezkuntza-mailakoak, gizarte-mailakoak, lege-mailakoak…; bai elkartean bertan zein bestelako guneetan, ekintzetan edo foroetan; bai esku-hartzean bertan.

Giza, kultura- eta hizkuntza-eskubideen babesa. Elkartearen funtsezko politika gisa, oinarrizko eskubideak bermatzeko; eta dibertsitate kulturala eta funtzionala bermatzeko, baita artapen elebiduna ere.

Berdintasuna. Pertsona guztion eskubide- eta aukera-berdintasunean sinesten dugu, kontuan izan gabe zein den norberaren errealitatearen edota ingurunearen gizarte-egoera, sexua edo kultura.

Errespetua. Errespetua pertsonen autonomiaren gainean, baita euren erabakiak kudeatzeko gaitasunaren gainean ere.

Zintzotasuna. Konfiantza- eta harmonia-giroa, pertsonon babesa, segurtasuna eta sinesgarritasuna bermatuko duena.

Banakotasuna. Gure ustez, pertsona bakoitzaren prozesuak erritmo bereziak dauzka; beraz, berariazko ibilbide eta esku-hartzea eskatzen dute. Nor bere bizitzako protagonista da, eta eskubidea dauka bere erabakiak hartzeko; hortaz, denok behar ditugu informazioa, orientazioa eta beharrezko baliabideak, nork bere erabakiak har ditzan.

Gizarte-eraldaketa. Elkarte honen helburua da, bere programen bidez garatzen duen esku-hartzea baliatuta, pertsona guztien gizarte-bazterketari aurre egiteko borrokan laguntzea eta euren eskubideen eta interesen defentsan aritzea.

MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK

Akonpainamendu Programa

Akonpainamendu Indibidualeko Programa honek baztertze sozialeko egoeran edo  arriskuan aurkitzen diren pertsonak hartzen ditu.

Gehiago Jakin Nahi ? ⇒

Ateak Zerbitzua

ATEAK  Zerbitzua justizia soziala  esku-hartze sozialaren bitartez  helburu bezala du. Baztertze sozialaren arriskuan dauden pertsonekin  egiten du lan.

Gehiago jakin Nahi ? ⇒

 

Aukera Zerbitzua

Aukera Programa laguntza psikosoziala eta osasun programa da prostituzioan Gipuzkoa-n borondatezko eran diharduten pertsonentzat.

Gehiago Jakin Nahi ? ⇒

 

Birgizarteratzeko Zerbitzuaren Pisua

Bazterturiko Pertsonak Birgizarteratzeko Zerbitzuaren Pisua, Gipuzkoako espetxe-esperientziarekin pertsonentzat egonaldi erdiko ostatu bat da.

Gehiago Jakin Nahi ? ⇒

PROGRAMAK

GAUR EGUN MARTXAN DAUDE PROGRAMAK

Indarkeri Matxistarako Arreta Juridiko Zerbitzua

Gipuzkoa-ko indarkeria matxistako emakume biktimentzako aholku juridiko integrala eskaintzen duen Diputazioaren menpeko zerbitzua.

Informazio Gehiago.

Bazterturiko Pertsonak Birgizarteratzeko Zerbitzuaren  Pisuak

Elkartea Arrats-ek egonaldi erdiko hainbat pisu ditu baliabide bezala pertsonentzat espetxe-esperientziarekin, bizilekua edo Gipuzkoa-n sustraitzearekin. Heziketa-laguntza bere sartze sozio-laboralerako han eskaintzen da.
Gaur egun Gipuzkoa-ko probintzian kokatutako bi pisu daude.

Udaletxeetako Laguntza-Zerbitzuak:

Udaletxeetako laguntzako zerbitzu teknikoak dira. Gaur egun, Tolosa  eta Billabona aipaturiko zerbitzuak, lizitazioen bidez, egiten dira.

Elikagai Banaketa:

Elikagai-bankuaren bidez, hilero familia erabiltzaile  desberdinentzako oinarrizko beharrekin, elikagaiak banatzen ditu .

Feminizatutako enpleguko eskubide defentsarako  programa batua:

ASADE Elkarte-aren batera egiten da. ASADE-k  feminizatutako jardueretako emakumeen eskubideen alde egiten du lan . Programa 2015etik martxan dago.

Sentsibilizazio-jarduerak:

Eremu guztietako sentsibilizazio sozialerako egiten diren jarduera desberdinak.

ENTITATE ETA ERAKUNDEAK

Arrats trabaja codo con codo con organizaciones y entidades de tres tipos de niveles según su marco de actuación geográfico. Ámbito de Gipuzkoa abarcando trabajo a nivel de municipios y de provincia, Ambito de la Comunidad Autónoma del País Vasco y ämbito estatal.

Derechos de los excluídosArrats beste entitate eta erakunde desberdinekin egiten du lan.

Hiru Maila Daude

Lehenengo Maila: Gipuzkoa.

Bigarren Maial: Euskadi.

Hirugarren Maila: Estatu Espainarra.

Udal Mailan

BERDINTASUNAREN KONTSEILU SEKTORIALA

BERDINTASUNAREN KONTSEILU SEKTORIALA

Berdintasun-kontseiluak herritarren, eta bereziki emakumeen, parte-hartze organoak dira eta aipatu legeetan onartuta daude; berdintasunaren alde lanean diharduten elkarte, talde edo erakundeek agenda politikoak aurkeztu, ahalduntzearen eta gidaritzaren bidean pausuak eman, taldeen arteko aliantzak ezarri eta toki-administrazioarekin harreman zuzena izateko espazioak dira.

GIZARTE EKINTZA KONTSEILUA

GIZARTE EKINTZA KONTSEILUA

Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.

IRUNGO BERDINTASUNERAKO BATZORDEA

IRUNGO BERDINTASUNERAKO BATZORDEA

Irungo Emakume eta Gizonen III. Berdintasunerako Plana ari dira lanean

DIPUTAZIO MAILA

GUNEA

BERDINTASUNAREN KONTSEILU SEKTORIALA

Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal  helburu hauek ditu: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.

GIPUZKOAKO KONTSEILU SEKTORIALA

GIPUZKOAKO KONTSEILU SEKTORIALA

 HERRITARREN PARTAIDETZARI BURUZKO FORU ARAUA BERRIKUSTEA martxabn jarri du

ERAKUNDEAK

SARGI

GIPUZKOAKO GIZARTE ERAKUNDEEN ELKARTEA

SARGI: Sargi Gipuzkoako Gizarte Erakundeen Koordinaziorako elkartea da, eta bere misioa da gizartea eraldatzen laguntzea berdintasunezkoa, elkartasunezkoa eta inklusiboa izan dadin, arreta nagusiki egoera zailetan dauden pertsonengan jarrita..

HIREKIN

EUSKADIKO GIZARTE EKIMENEKO ETA ESKU HARTZEKO ENTITATEEN ELKARTEA

HIREKIN, hiru elkarte batzen du:

GIZARDATZ

Bizkaiko GizarteEkimeneko eta EskuHartzeko Entitateenelkartea.

AISA

Arabako Gizarte Esku Hartzeko Entitateen Elkartea.

HEDATZEN

Gizartegintzako etaGizarte Ekimeneko Gipuzkoako erakundeenelkartea.

GU GAUTUN

PROSTITUZIO ARITZEN DIREN PERTSONEKIN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEEN EUSKAL FEDERAZIOA

Euskal Autonomia Erkidegoan prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten dugun zenbait erakundeek taldekatzea erabaki dugu GU GAITUN federazioa osatuz. Gure helburuak prostituzioan ari diren pertsonak jasaten duten bazterkeria soziala eta estigmatizazioa kontra borrokatzea dira

ESEN

ESEN

Espetxe Sarea Euskadi-Nafarroa.

Espetxe izaera desberdineko programak biltzen ditu. Elkarte, Entitate eta espetxe-eremuko eta jurÍdiko-etako Antolaketa sozialak, kudeatzen dituzte, Euskadin eta Nafarroan. 

ROSEP

ANTOLAKETA SOZIALEKO ESPETXE -INGURUNEAREN SAREA

ROSEP-a da penala eta espetxe ingurunean lan egiten duten antolaketa sozial guztiak biltzen dituen sarea. Gaur egun 55 elkarte guztira lan egiten dute batera sigla hau azpian koordinatuz.

REP

PROSTITUZIOKO ESTATUKO SAREA

Itzulpena Itzulpena REP-a da prostituzioaren arazoen ingurunean lan egiten duten antolaketa sozial guztiak biltzen dituen sarea.

SARI INSTITUZIONALAK

ERABILGARRITASUN PUBLIKOKO ELKARTEA.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun, altruismo, elkartasun eta aniztasun balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Erabilgarritasun publikoa izateak elkartearen lan sozialaren onarpena ekartzen du. Gainera honek zerga-onurei heltzeko aukera ekartzen du.

Adierazpen honi esker gure bazkideek eta kolaboratzaileek, oraingoak eta etorkizunekoak, etekina aterako diete bere kuoten zerga-arintze fiskalei eta dohaintzei, ( % 25etan).

EHAA: Erabiltasun Publikoa

HIRITAR MEREZIMENDUEN DOMINA

Arrats elkarteak, 2011n Meritu Herritarrerako Dominak jaso zuenean, esan zuen :“No esperábamos este premio porque trabajamos con invisibles, con personas que nadie mira, que nadie quiere ver, como presos, prostitutas, inmigrantes u otros grupos en situación de exclusión social”  (Diario Vasco, 18/01/2011).

EMAKUNDE 2015

2015ean Emakunde-ri esker eman gintuzten. Ezaugarri honek, irmoki emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin konpromisoa hartu duten enpresak eta entitateak aitortzen ditu.

 

BERDIN GEHIAGO DA = +

PROIEKTO HAU AURRERA ERAMATEKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU.

Kontuaren Zenbakia IBAN ES59 2095 5061 4810 6218 3289

Eskerrik Asko

LAGUNTZAILEAK: